XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lehen idaztiek eta idaztien aurretikako aztarnek dioskutenez, gizonak hasiera-hasieratik gogoematen dio bere existentziaren zentzuari; batez ere, heriotzetik harantzako ikuspegitik begiraturik.

Egia esan, giza-existentziari buruzko egungo galderak gizadi osoaren etorkizuna du begien aurrean, ez gizabanakoarena bakarrik, lehengo garaietan gerta ohi zen bezala.

Biak bateratzea litzateke egokien, noski: nor bakoitzaren existentziak gizadi osoarenean harrapatzen baitu bere norabide eta esanahi betea eta osatua.

Gizonak, bere arian, arrazoi bat baino gehiagorengatik ihardun ohi du.

Eta jomuga bakarra baino gehiago buruan daramala.

Adibide nahiko ulerterreza: gaur ikastolara etorri gara: - Gure eginbeharra hori delako, ikasle bait gara.

- Aurtengo gaiak aurrera atera beharra dudalako.

- Geroko ogibidea prestatzeko hori dudalako bide bakarra...

Hortaz, giza-existentzia eta bere agerpen guztiak aldian aldiko zentzuz horniturik daude eta aldian aldiko zentzua edukitzera behartuak ageri dira.

Zergati eta zentzu horietaz hornitu gabeko giza-bizitza zentzugabekeritzat jotzen dugu.

Hemen, ordea, aldian aldiko zentzu horiek ez dira gure ardura.

Giza-existentziari, oro har, dagokiona baizik.

Hau da: - nor bakoitzaren existentzia osoarena.

- gizadi osoaren existentzia osoarena.

Gertakari bat da, faktum bat, gizonak bere buruari existentzia osoarekiko galderak jartzea.

Nahiz eta kultura-bideetan behe-mailan kokatua, gizonak berezkoa du ondoko galdera hauek jartzea (Guri hala iduri behintzat):.